Ekainean zaldi-erresistentziako kirol-proba (RAID) antolatu zen Segovian, eta Euskal Pottoka arraza garbiko poneyek parte hartu zuten lehen aldiz.
Taldeek brontzezko eta urrezko dominak lortu zituzten, Euskadiko taldeen ordezkari gisa.
Euskal Pottoka arraza desagertzear zegoen duela oso gutxira arte, eta indarrez suspertu da gaitasun itzelak dituelako.
Gorpuzkera sendoko animalia da, proportzionatua, landatarra eta oso egokia umeentzako zaldiketarako. Zintzoa eta leiala da, eta gogor-gogorra.
Ezaugarri horiek direla eta, besteak beste, ehizarako, gurdiei tira egiteko, nekazaritza-beharretarako eta meatze-lanetarako erabili da.
Gaur egun, hainbat urtez arretaz eta xehe-xehe hautatu ondoren, Euskal Pottoka gailentzen ari da zaldiz ibiltzeko kategoria guztietan: paseoa, jauzia, raid,…
Arrazaren zintzotasuna dela eta, ume eta gazteen aliatu nagusia da.
Euskadiko Pottokazaleen Federazioko (EPOFE) kideek ospakizun betean daudela adierazi digute, arraza horren alde egin ostean, eta arrakasta gehiago lortuko dutela iragarri dute.
ZORIONAK!