BIZKAIKO LEHEN SEKTOREAK “LANARI EKIN DIO”
Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren azokak, usadio eta folkloreaz harantz, gure nekazaritza-ekonomiari euskarria ematen dioten enpresek eta enpresariek eratutako ehundura-zabal bat du. Eta, bigarren urtez, LORRAk eta LABORAL KUTXAk beren oparotasunagatik eta modernitateagatik ustiategirik aurreratuenak saritu nahi izan dituzte, haiek balioan jartzeko helburuarekin.
Bizkaiko nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategi askorekin zerikusia duten aspektuak dira teknologia, kalitatearen kudeaketa, iraunkortasuna eta berrikuntza. Sektoreak aspaldi “ekin zion lanari”, eta, gaur egun, enpresa egonkortuen talde handi bat eratzen du. Enpresa horiek beren prozesuak eta kudeaketa modernizatu eta emaitza oso onak lortu dituzte tokiko ekonomiari esker. LORRAk —Bizkaiko Nekazari eta Abeltzainen Elkartea, nekazaritzako elikagaien 4.000 ekoizle baino gehiagorekin— eta haren bazkide kolaboratzaileak, Laboral Kutxak, antolaturiko sariek beste urtebetez ezagutzera eman nahi dute gure baserrietako lanaren alderdirik ezkutuena. Martín Uriarte Lorraren gerenteak esandakoaren arabera “nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiei esker ona emateko jendaurreko ekitaldi bat egin nahi dugu, gure lurraldean nekazaritzak duen pisu izugarriari euskarria ematen diotelako…izan ere, ikusten ari ginen inor ez dela haietaz gogoratzen eta gizartean oso hedapen eskasa dutela, nahiz eta sektore honen eragilea diren. Eta hortik abiatuta, Laboral Kutxa gure bazkidearekin ideia bat bururatu zitzaigun, hots, bi erakundeekin lotura duten ustiategirik onenak urtero saritzea”. Lehiaketaren xedea ere bada estimulurako eta hedapenerako tresna eta lehiakortasun zintzo baten bitartez nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak teknologikoki modernizatzea.
Sariek izaera profesional-tekniko nabaria dute, eta horrek instalazio hautagaiak aztertzea eta baloratzea inplikatzen du. Hala, epaimahaiak aurkeztu diren 38 hautagaietatik 12 ustiategi hautatu eta horiek bisitatu eta irizpide orokorren arabera baloratu ditu. Ildo horretatik, saria jaso dute maila tekniko eta ekonomiko ona izateaz gain baliabideen kudeaketa iraunkor batera bideratuta ekoizpen-metodoak erabiltzen dituzten ustiategiek. “Gaur egun, Erkidegoko Nekazaritza Politikatik eratorritako ekoizpeneko zuzentarau berriak ikusita, interesgarria da ustiategia bere osotasunean begiestea, ekoizpeneko eta ingurumeneko irizpideak batera jorratuz alegia” azpimarratu du Martín Uriartek.
Irizpide horiei guztiei bikain erantzuten diete Karrantzako Hernaiz Anaien esnetarako behi-haziendak eta Markinako Barrenetxe baratze-ustiategiak, abeltzaintzaren ataleko eta nekazaritzaren ataleko irabazleek, hurrenez hurren.
Hernaiz anaiek (hiru dira) jarraipena eman diote gurasoek martxan jarri zuten esnetarako abere-negozioari, eta jezteko roboten bitartez modernizatu egin dute gainera, urtero 1.900.000 litroko produkzioa lortzeko helburuarekin. Bestalde, 50 hektareako nekazaritza-azalera dute, abeltzaintzari jaten emateko bazkak produzitzen dituena.
Barrenetxe S. Coop kooperatibak ez du parekorik Bizkaiko baratzeko fruten sektorean, eta etorkizuneko bazkide-belaunaldiei aktiboak oinordetzan uzteko bokazioa du, baratzeko frutak modu iraunkorrean labora ditzaten. Guztira 22 baratzezain ditu, modu antolatuan Bizkaiko 5 herritan barazkiak lantzen dituztenak.
Emakume nekazari edo abeltzain baten lan-ibilbideari “Ekinaren Ekinez” sariak protagonismo berezia ematen dio emakumeari. Aurten, Gatikako Etxe-Alai baserriko Miren Ardeok jaso du saria, esnetarako behi-aziendan egindako lan-ibilbidearengatik. Duela 50 bat urte itsasoz bestaldetik emigratu zuen Bizkaira eta abeltzaintzako ustiategi bat jarri zuen haren gurasoekin eta anaiarekin. Harrezkero, lanean jarraitu du abereen kopurua areagotzeko eta abeltzaintzako aziendaren genetika eta ustiategiaren beraren instalazioak hobetzeko. Eta, pixkanaka, haren hiru semeak, enpresako abeltzainen hirugarren belaunaldia, nekazaritza-ustiategian sartzea lortu du.
Abeltzaintzaren ataleko bi ustiategi finalistak ere aipagarriak dira: batetik, Izurtzako CB Mañondo tokiko arraza autoktonoen garapenaren alde apustu egiten duen abeltzaintzako ustiategia, hainbat nekazaritza-jarduera biltzen dituena, beste batzuen artean gazta eta ogia egiteko artisau labea. Eta, bestetik, Arrietako Iturbe Anaiak Abeltzaintza ustiategia, familia oso baten 5 anai-arrebak biltzen dituena, bai haragi-ekoizpeneko zikloan bai komertzializazioan, eurenak diren bi harategien bitartez.
Nekazaritzaren atalean, bikaintasunak izen propioa du beste bi ustiategietan. Madariaga abizenaren atzean, 20 urtetik gorako ibilbidea duen nekazaritzako familia-ustiategi bat dago, Arrazun. Asier Madariagak bere gurasoen ondorengotza hartu ostean ustiategia berritu egin du, label produktua eta ekoizpen integratuaren ziurtagiria barne hartuz.
Gatikako Itziar Etxebarríak ere aitak ekin zion lanari jarraipena eman dio eta 6 hektareako fruta-arbola baino gehiago eta 4 hektarea mahasti kudeatzen ditu. Guztira 25.000 litro bat sagardo ekoizten du Eusko Labelarekin.
Antolakuntzak aurkeztu diren ustiategi guztien maila teknikoa nabarmendu du: “Profesional izugarriak ditugu Bizkaiko baserrietan” azpimarratu du Lorraren gerenteak. “Sari hauen bidez omenaldia egin nahi diegu gure asoziazio-mugimenduari lotutako nekazaritza- ustiategi profesionalei eta haien lorpenak jendaurrean ikusgarriagoak izan daitezen lagundu nahi dugu”.
Informazio gehiago ustiategiei buruz:
CB HERNAIZ. Abeltzaintzaren ataleko irabazlea. |
![]() |
BARRENETXE S.COOP. Nekazaritzaren ataleko irabazlea. |
![]() |
CB MAÑONDO. Abeltzaintzaren ataleko finalista. |
Ustiategi honek bertako arraza autoktonoen alde apustu egin du: latxa eta sasiardi arrazako ardi-azienda, behi pirenaikoa, Pirinioetako behi-hazienda, Euskal Herriko mendietako zaldi-azienda eta euskaltxerri txerria. Izurtza udalerriko Ortuzar auzoan dagoen ustiategi honi jarraipena eman diote Jesús Garatek eta Nerea Goitik, gurasoek (Damián eta Mertxe) ekin zioten lanari jarraipena emanez. Ustiategi modernoa da, eta azpimarragarria da duela gutxi esnetarako ardi-haziendaren eta behi-haziendaren ekipamenduan egin duten inbertsioa, eta, horrekin batera, aurrera eramaten dituzten nekazaritza-jarduera anitzak, besteak beste, gazta, ardiak, haragitarako behi-eta txerri-aziendak eta ogia egiteko artisau labea. Guztira 669 abelburu dituzte animalia-ongizate eta-higiene baldintza ezin hobeetan. Larreen eta bestelako bazken artean 130 hektareako nekazaritzako-azalera kudeatzen dute. ACOL, ASGAPIR, BISAREL, BIZEL, BIETXE eta ARTZAI GAZTA S.COOP. elkarteetako bazkideak dira. |
ITURBE ANAIAK ABELTZAINTZA SC. Abeltzaintzaren ataleko finalista. |
![]() |
ASIER MADARIAGA. Nekazaritzaren ataleko finalista. |
![]() |
ITZIAR ETXEBARRIA. Nekazaritzaren ataleko finalista. |
![]() |