Emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko jarreraren sinbolo den Puntu Lilari atxiki izana agertu dugu Lorran aspalditik. Izan ere, puntu hori eta horren leloa gure bulegoetako harrera-lekuetan daude ikusgai, bisitariei ongietorria eginez. Indarkeria matxista errotik kentzeko konpromisoa hartu duen mugimendu sozialaren partaide eta emakumeentzako toki segurua garela adierazten du puntuak. Halaber, sektorea kontu hauekiko kontzientziatzeko eta hauetaz informatzeko baliagarri zaigu Puntu Lila: lege-aldaketak, aldarrikapenak, urtemugak, eta emakume eta gizonen arteko berdintasunari eta erantzunkidetasunari dagozkien gaiak.
Puntu Lila kolektibo feministek hasi zuten erabiltzen, 2014an, jaietan eta dibertimendu-inguruneetan emakumeen aurka izaten ziren erasoei erantzuteko, biktimekiko sentsibilizazio- eta arreta-guneak identifikatzeko. Xede bera izanda, bere egin zuten erakundeek eta beren prebentzio eta jarduketa-protokoloetan txertatu, eta emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko jarreraren sinbolo sozial bihurtu zen.
Keinu txiki honen bidez, gaitzespen hori presente eduki nahi dugu gure eguneroko lanean, eta sinboloa gure sektorean ahal bezainbat agerian jartzera animatu.
LORRAko Berdintasun Batzordeko kideen argazkia. Erdian, lehendakaria, Laura Menor eta bi mahaikideak, Martin Uriarte eta Zorione Martinez.