Aurtengo Laboral Kutxa-Lorra Sariek Bizkaiko lehen sektorearen goi-maila agerian jarri dute, beste behin, jardunbide nabarmenen eskutik.
Izan ere, hedabide askok ikusgaitasuna eman nahi izan diete jardunbide horiei, beren orrialde eta programetan, eta Sarien eta, batez ere, Sarietako protagonisten, hots, sarituen berri eman dute. Oihartzun hori omenaldiaren zati garrantzitsua da, eta gure sektorearen balioa nabarmentzen laguntzen du.
Jarraian, argitaratutako erreferentzia nagusiak.
Profesional AGRO eta Agroinformación sektoreko komunikabideek berria jaso eta Sariak Bizkaiko nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiei dakarkien aintzatespena azpimarratu zuten.
Euskadi Irratiko Landaberri irratsaioa, EAEko lehenengo sektoreaz ari dena, Txapelkoop-en sortzaileetako bat den Markel Enzunzarekin mintzatu zen, eta ekimena txalotu.
Euskadi Irratiko Vivir para Ver irratsaioan Sarien Nekazaritza ataleko ustiategi saritu Bodega Itsasmendi Upategiko Garikoitz Rios gonbidatu zuten, baita Onda Cero Bilbaoko Más de Uno Bizkaia irratsaioan ere.
Abeltzaintzako Ustiategi Onenaren Saridun Maider Uriarteren jardunbidearen berri eman zuen Kike Alonsoren Onda Vasca irratiak.
Spri eta Gananzia ekonomi komunikabideek Sariak aipatu eta Ekintzailetza azpimarratu zuten; izan ere, Txapelkoop-ek Gaztenek Bizkaia 2022 Saria (aurtengo Sarietako atal berria) irabazi zuela adierazi zuten.
ETBko Sustraia programak Luramak ustiategiari buruzko erreportajea eman zuen, eta Sarietako Ekintzailetza ataleko irabazle diren bi emakume ekintzaileen ustiategi horrek labore ekologikoetan diharduela ezagutarazi.
Halaber, ziur gaude laster protagonista horiek beste hedabide batzuetan ere agertuko direla, hala nola El Correo egunkariaren Jantour atalean; Deia egunkarian eta Estrategia Empresarial ekonomi egunkarian, baita ETBko Sustraia programaren erreportajeetako batean ere.
Guztioi beren inplikazioa eta Bizkaiko Nekazaritzako Elikagaien sektorea sustatu izana eskertzen dizkiegu.