Bazkide estimatua:
Honen bidez, jakinarazten dizugu 2024an LORRAk eta LABORAL KUTXAk gure nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiapenen profesionaltasuna eta LORRA eta LABORAL KUTXAren zerbitzuekiko leialtasuna saritzea erabaki dugula. Horrenbestez, sari-aitorpen hau sortu dugu, eta espero dugu zure gustukoa izango dela.
Beraz, parte hartu nahi bazenu, gutun honekin batera bidaltzen dizkizugu LORRA eta LABORAL KUTXAren bazkide diren nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiapenen artean 2024ko onena saritzeko lehiaketa honen Oinarri Arautzaileak.
Anima zaitez, eta parte hartu nahi baduzu, irakurri oinarriak eta bete izena emateko kupoia zure datuekin eta utzi uztailaren 31a baino lehen Laboral Kutxaren edozein bulegotan edo LORRAren egoitzan, edo nahi baduzu posta elektronikoz (lorra@lorra.eus) edo Faxa (94 455 6245) edo argazkia, era berean, WhatsApp bidez bisitatzen zaituen koordinatzaileari eta/edo teknikariari.
Atal bakoitzeko irabazleentzako (Nekazaritza eta Abeltzaintza), lehen bi sariak 2.000 € jasoko dute eskudirutan oroitzapenezko plakarekin batera, eta bi finalistak (oroitzapenezko plaka) sail bakoitzerako. Eta Gaztenek ekintzaileentzako atal berri bat, 2.000 €-ko diruzko saria eta plaka oroigarria eta finalista bat (oroitzapenezko plaka).
Parte hartzea espero dugu eta… ZORTE ON!
2024ko VIII Lehiaketako ARAUDIA
2024ko VIII Lehiaketako INSKRIPZIO-orria
LABORAL KUTXA – LORRA USTIATEGIEN VIII. LEHIAKETA
LORRAk, LABORAL KUTXAren babesletzarekin, BIZKAIKO NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZAKO USTIATEGI ONENA SARITZEKO zortzigarren lehiaketa antolatuko du berriro 2024. ekitaldian. Hala bada, txapelketa horren bidez, LORRA S.COOP kooperatibaren bazkide eta LABORAL KUTXAren bezero diren nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategi profesionalak aintzat hartu nahi dira. Izan ere, aurkeztuko direnek, lehiaketaren oinarrien arabera, BIKAIN kalifikazioa, merezimenduzko aintzatespena eta hori indartzeko diru-kopuru bat lortzeko aukera izango dute.
EKINAREN EKINEZ saria egongo da aurten ere, gure elkartuen aintzatespen berezia dena, bertoko emakume nekazari edota abeltzain baten jardunbide profesionala saritzeko. Emakumeak zuzenean aurkeztu ahal izango dira, edo beren ingurune hurbilak… edo ez hain hurbilak proposatu. Sari horren eskutik, LORRAn eta LABORAL KUTXAn dihardugunok nekazaritzako profesionalak aintzat hartzen jarraitu nahi dugu, ez baitira inoiz nahiko saritzen.
Aurtengo lehiaketan ere, GAZTENEK atal berria egongo da, gazte ekintzaile baten proiektua, oraindik sektorean sartu berria dena (0 eta 5 urte bitartekoa) aintzat hartu eta saritzeko.
Ustiategien Lehiaketaren helburua da nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien modernizazio teknologikoari laguntzea, sustatu eta zabaltzeko tresna on baten eskutik, hots, Nekzaritzako Lehiaketa baten bidez.
Horren haritik, maila tekniko eta ekonomikoagatik ez ezik, baliabideak era jasangarrian ekoizteko metodoengatik ere saritu nahi dira ustiategiak.
Gaur egun, Nekazaritza Politika Erkidearen ekoizpen-ildo berriak direla eta, ustiategia osotasunean ikusi behar da, zeinean ekoizpen- eta ingurumen-irizpideak batera jorratu behar diren.
Hortaz, BOST atal egongo dira lehiaketan:
- LEHEN ATALA: BIZKAIKO 2024KO NEKAZARITZAKO USTIATEGI ONENAREN SARIA. Merezimenduzko aintzatespena (oroitzapenezko plaka) eta diru-kopurua (2.000 €). Bi finalista edo accesit ere egongo dira, merezimenduzko aintzatespena (oroitzapenezko plaka) izango dutenak.
- BIGARREN ATALA: BIZKAIKO 2024KO ABELTZAINTZAKO USTIATEGI ONENAREN SARIA. Merezimenduzko aintzatespena (oroitzapenezko plaka) eta diru-kopurua (2.000 €). Bi finalista edo accesit ere egongo dira, merezimenduzko aintzatespena (oroitzapenezko plaka) izango dutenak.
- HIRUGARREN ATALA: 2024KO BIZKAIA GAZTENEK SARIA, GAZTE EKINTZAILE BATENTZAT, Merezimenduzko aintzatespena (oroitzapenezko plaka) eta diru-kopurua (2.000 €). Finalista edo accesit bat ere egongo da, merezimenduzko aintzatespena (oroitzapenezko plaka) izango duena.
OHARRA: Aurtengo lehiaketaren 1., 2. eta 3. ataletara lehenengo lau edizioetako finalistak aurkeztu ahal izango dira (adi! Irabazleak, ez!), saria lortzeko. Beraz, eutsi horri!
- LAUGARREN ATALA: EMAKUME NEKAZARI EDO ABELTZAIN BATEN JARDUNBIDEA AINTZAT HARTZEKO SARIA. Merezimenduzko aintzatespena (oroitzapenezko plaka).
- BOSGARREN ATALA: aurreko edizioetan bezala, LANDAREN ALDE saria ere egongo da aurten, Bizkaiko lehen sektoreko asoziazionismoari egindako ekarpenagatik saria merezi duen erakunde edota pertsona fisiko edo juridiko batentzat.
Lehiaketaren oinarriak ohiko postaz edo posta elektronikoz bidali zaizkizue LORRAk bazkideoi. Eta, iaz bezala, hauek parte ahal izango dute lehiaketan: LORRA S. Coop. kooperatibaren elkartekide den erakunde juridiko baten bazkide diren nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien titularrak; LORRA S. Coop. kooperatibaren eta LABORAL KUTXAren bezeroak, baldin eta ustiategia BIZKAIAN badute. Ustiategiaren instalazio iraunkorrak (korta, artegia, berotegia, plantazioa…) kokatuta dauden tokia jotzen da nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiaren lekutzat.
Izena emango duten ustiategiak hautatu, baloratu eta puntuatzeko, epaimahai bat eratuko da, eta epaimahaikideak LORRAko eta LABORAL KUTXAko staff teknikoko langileak izango dira, eta horiek, bildutako datuak eta ustiategi finalisten bisitak kontuan hartuta, erabakiko dute zein izango diren hiru nekazaritza ustiategi irabazleak eta ataletako 5 finalistak.
Asmoa da sari-banaketako ekitaldia abenduan egitea, Bilboko erdialdeko hotel batean, eta aukera horretaz baliatuko gara ustiategi gehiago aintzat hartzeko ez ezik, (iaz egin genuen bezala), LORRA proiektua ahalbidetzen duzuenok elkartzeko ere.