Bizkaiko Frisoi arrazaren XIX Txapelketa
Txapelketa data: 2022 abenduak 4
Lekua: Gordexola
Antolatzailea: BIFE
Babesleak: Gordexolako Udala, Bizkaiko Foru Aldundia.
Iragarki Kartela
Deskribapena: Datorren abenduaren 4an, Gordexolako nekazal azokaren barnean, Andres Deuna eta Inmakulada jaia dela eta, udaletxeak ekitaldi hau antolatzen du. Gordexolan Bizkaiko Frisoi arrazaren XIX. Txapelketa ospatuko da, Bizkaiko eta Gipuzkoako abeltzainen partaidetzarekin.
Frisoi arrazako 4 ustiategik euren partaidetza baieztatu dute 52 animaliarekin. Lehiaketa honetan epailearen azalpenekin goza izatea espero dugu, oraingo honetan Joaquin Sabriá jauna izango dugu, CONAFEko epaile internazionala baita CONAFEko epaile batzordearen kidea.
Ea eguraldiak laguntzen digun eta txapelketa honetaz gozatzeko aukera dugun, halaber, azokaren barnean dauden beste ekitaldiez ere, adibidez, baserriko gaien erakusketa eta salmenta, tokiko abere erakusketa, nekazaritzako makinariaren erakusketa, eskulangintza azoka, etabar…