Zaldi esperientzia ahaztezina Euskadin!
Heldu da Euskadiko 1. Zaldi Azoka, zaldiak maite dituztenendako eta familia osoarendako ekitaldi paregabea. Prestatu zaitez jardueraz, erakustaldiez, gastronomiaz, erakusketaz eta bestelako ekintzetaz betetako igande desberdin bat gozatzeko Zornotza – Amorebietan, 2024ko urriaren 27an.
Kiroleko zaldien ekitaldia
Zaldien erakusketa eta salmenta
Ezagutu eta liluratu zaitez arraza mota eskaintza izugarriarekin, kirolerako zaldiak, euskal poney pottoka arraza, Enkarterrietako astoak eta Euskal Herriko mendiko zaldia.
Bertako produktuen azoka (0 KM)
Euskadiko produktu onenetaz gozatu: txakolia, sagardoa, barazkiak, kontserbak, esnekiak, taloak, okela eta hestebeteak.
Moxal okelaren dastatzea
Dastatu ukitu berezia daukan produktu tradizionala.
Kiroleko zaldien balorazio morfofuntzionalak
Deskubritu arraza bakoitzeko animali onenak eta nazioartean aitortza duten epaileek aske diren zaldiei egindako balorazioak ikusi.
Umeentzako tailerrak
Astotxo, txapa, margoketa eta bestelakoekin esperientzia bereziak.
Pottoken oztopo jauziak
Hunkitu euskal arrazako animali txiki eta bizi horien jauziekin.
Ibilaldiak Pottokekin eta Enkarterrietako astoekin
Azoka esparrua beste modu batean ezagutu eta paisaiaz gozatu.
Zaldialdia
Zaldi azoka bat baino askoz gehiago da, lagun eta familiarekin partekatzeko esperientzia. Euskal kulturaz, bertako gastronomiaz eta, jakina, zaldien edertasun eta dotoreziaz gozatzeko eguna.
Ez ezazu galdu!
Informazio gehiago:
- Data: 2024ko urriaren 27a, igandea.
- Lekua: Jauregibarriako parkea, Zornotza – Amorebieta.
- Google Maps: Kokapena.
- Ordua: 09:00-15:00
- Sarrera: Doan.
ESTEKA INTERESGARRIAK: Informazio gehiagorako klikatu horietako bakoitzean:
- WEB OFISIALA: www.zaldialdia.eus
- Enkarterrietako Astoa arrazaren egungo egoera.
- Lorra izango da Zaldialdiaren laguntzaileetako bat.