BIZKAIKO NEKAZARITZAKO 2019KO USTIATEGI BIKAINAK
Laboral Kutxa – Lorra bosgarren Sariek Bizkaiko Nekazaritza eta Abeltzaintzako sektoreko bikaintasun profesionala nabarmendu dute berriro aurten. Izan ere, bikaintasun hori ustiategi finalistetan ageri da argi eta garbi, nota onarekin gainditu baitituzte epaimahaiaren balorazio teknikoak, epaimahaikideek ustiategi bakoitzaren jarduera oro har aztertu ondoren. Era askotako jarduera eta negozioetan dihardute ustiategiek; batzuk tradizio luzekoak dira eta beste batzuk, berriak. […]