BIZKAIKO FRISOI ARRAZAREN XVIII. TXAPELKETA

Bizkaiko Frisoi arrazaren XVIII. Txapelketa

Lehiaketaren Data: 2019ko abenduak 1

Lekua: Gordexola

Antolatzailea: BIFE

Sustatzaileak: Gordexolako Udala, Bizkaiko Foru Aldundia.

Iragarki kartela

Katalogoa SARITUEKIN

Deskribapena: Datorren abenduaren 1ean, Gordexolako nekazal azokaren barnean, Andres Deuna eta Inmakulada jaia dela eta, udaletxeak ekitaldi hau antolatzen du. Gordexolan Bizkaiko Frisoi arrazaren XVIII. Txapelketa ospatuko da, Bizkaiko eta Gipuzkoako abeltzainen partaidetzarekin.

Frisoi arrazako 6 ustiategik euren partaidetza baieztatu dute 64 animaliarekin. Lehiaketa honetan epailearen azalpenekin goza izatea espero dugu, oraingo honetan Joaquin Sabriá jauna izango dugu, CONAFEko epaile internazionala baita CONAFEko epaile batzordearen kidea.

Ea eguraldiak laguntzen digun eta txapelketa honetaz gozatzeko aukera dugun, halaber, azokaren barnean dauden beste ekitaldiez ere, adibidez, erakusketa, baserriko gaien erakusketa eta salmenta, enkarterriko asto erakusketa, tokiko abere erakusketa, nekazaritzako makinariaren erakusketa, eskulangintza azoka, etabar…