VIII. Euskadiko Azpi Gorri Txapelketa

Data: 2025eko Maiatzak 18
Data: MAÑARIA
Antolatzailea: EAFE
Laguntzaileak: Mañariako Udala, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskal Abereak eta Harakai Urkaiko.
EAFE – Iragarki Kartela
Udaletxeko – Iragarki Kartela
Animalia parte hartzaileen Liburua – Sariak
Deskribapena: Datorren Maiatzaren 18an, Mañariako udalerrian Azpi Gorri ahuntz-arrazaren VIII. Euskadiko Txapelketa Morfologikoa ospatuko da.
Ekitaldi honen antolaketa EAFE Euskadiko Azpi Gorri Federakuntzaren kontu izango da.
Edizio honetan 141 animalik hartuko dute parte, 14 abeltzaini dagozkienak. Horietatik 3 Gipuzkoarrak eta 11 Bizkaitarrak.
Txapelketa eta jende aurreko erakusketa 10:00tan hasiko da. Aurten, bertako arraza gutxituen garrantzia gure gastronomiari buruzko hitzaldi bat izango da ahuntz-espeziearekin (Liburutegi zaharra 10:30ean), eta ondoren, 12:00etan, lehiaketa hasiko da. Abeltzain bakoitzak 4 ale aukeratu beharko ditu, eta pasarelara eramango ditu epaileak epai ditzan, sekzioen arabera:
- 1. SAILA = 2 urtetik gorako Akerrak.
- 2. SAILA = 1 eta 2 urte arteko Aker gazteak.
- 3. SAILA = 2 urtetik gorako Ahuntzak.
- 4. SAILA = 1 eta 2 urte arteko Antxume gazteak.
Lehiaketan arrazaren ezaugarri morfologikoak baloratuko dira. Horrela, 12:00etatik 13:00etara, 1. eta 2. sekzioetako animaliak baloratuko dira. Eta 13:00etatik 14:00etara 3. eta 4. ataletako animaliak baloratuko dira.
Azkenik, sari banaketa 14: 30etan izango da aipamen berezi batekin eta EAFEren ustiategi onenaren saria.
Honez gain, 12:00tatik aurrera, Azpi gorri antxumearen dastatzea egongo da.
Ea eguraldiak laguntzen digun eta txapelketa zein erakusketaz gozatzeko aukera dugun, halaber, azokaren barnean dauden beste ekitaldiez ere, adibidez, artisau, elikadura eta Landare Azoka, eta abar…