EUSKADIKO LIMUSIN ABELGORRIEN XXVI. LEHIAKETA

Euskadiko Limusin Abelgorrien XXVI. Lehiaketa

 

Hasiera data: 2018ko abuztuaren 25ean

Bukaera data : 2018ko abuztuaren 26an

Tokia: ELGOIBAR – SIGMAKO PROBALEKUAN

Antolatzailea: ELIFE

Sustatzaileak: Elgoibarko Udala, ELIFE, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza..

Deskribapena:
Datorren abuztuaren 25 eta 26an Euskadiko Limusin arrazaren XXVI. Txapelketa Elgoibarreko udalean ospatuko da. Aipaturiko ekitaldian, Gipuzkoatik 4 abeltzainek parte hartuko dute, Arabatik 2 abeltzainek eta Bizkaiatik 7 abeltzainek.

Parte hartuko duten ale-kopurua 80 animalia dira. Atalak banatuta daude alde batetik 9 atal emeenak eta 5 arrenak.

EGITARAUA:

Larunbata, abuztuak 25.

9:30 h  Ohorezko Aurreskua.
11:00 h. Gazta eta sagardo lehiaketa eta dastaketa.
11:30 h. Limusin ganadu lehiaketa. Emeen sekzioak.
19:00 h. Limusin ganadu lehiaketaren jarraipena.

Igandea, abuztuak 26.

10:00 h. Arren eta Sarien berezien lehiaketa.
14:00 h. Sarien banaketa.