Euskal Nekazaritza Sektorean Belaunaldi Erreleboari buruzko hitzaldiak
17 November 2025
Gorbeialde Landa Garapenerako Elkarteak bi jardunaldi antolatu ditu Arratia-Nerbioiko landa-garapenaren eta lehen sektorearen iraunkortasunaren inguruan interesa duten pertsonei zuzenduta.
Gorbeialdek sustatutako saioek, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, erantzun eraginkorrak eman nahi dizkiete gure ustiategiek dituzten erronkei, batez ere nekazarien zahartzearen eta errelebo faltaren aurrean.
Jardunaldian zehar, Euskal Nekazaritza Sektorean Belaunaldien Arteko Erreleborako Estrategia Integralaren barruan abian jarritako tresnak eta baliabideak azalduko dira, bai Eusko Jaurlaritzatik bai Bizkaiko Foru Aldunditik.
Jardunaldiak honela burutuko dira:
– Azaroak 24, astelehena, 9:00etan Gorbeialde Askatasun 34 behean (Areatza)
– Azaroak 25, asteartea, 9:00etan, Orozko Zubiaur plazako udaletxean (Orozko).
Izena eman hemen azaroaren 21a baino lehenago.