Manifestua lurraldeko ekintzailetza-ekosistemako ekintzaileek eta erakundeek elkarlanean sortu dute, KABIA proiektuaren Ekintzailetzako Ostegunak ekimenaren baitan.
Manifestua kontsumo-erabakiek duten eragin soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa balioan jartzeko helburuarekin sortu da, tokiko ekonomia indartzen duten, lurraldea zaintzen duten eta hurbiletik ekoizten dutenen lana aitortzen duten produktu eta zerbitzuak aukeratzearen garrantzia azpimarratuz.
Dokumentuak hamar printzipio nagusi biltzen ditu, herritarrak erosketa bakoitzaren atzean zer dagoen hausnartzera gonbidatzen dituztenak: pertsonak, balioak, jakintzak eta tokiko ekoizpen-ehunari eusten dioten istorioak. Horien artean, kontsumo-erabaki bakoitzaren eragin osoa baloratzeko beharra nabarmentzen da, lurra zaintzen dutenei babesa ematea, gizarte-berdintasuna sustatzea, kontsumo inpultsiboa murriztea eta ingurumeneko, sozialeko eta komunitateko irizpideak lehenestea.
