Urte guzti hauetan zehar Ekolurrek produktu ekologikoen ekoizpenean eta kontsumo arduratsuan, lanean dihardu, aholkularitza ematen eta sustapenean.
Ohikoa izaten ari den moduan, Ekolur, Bizkaiko nekazaritza ekologikoaren elkarteak, Mungiako Nekazaritza Ekologikoaren hogeita bostgarren edizioa aurkezten du.
Azoka larunbateko goiz guztian zehar izango da eta bertan produktu ekologiko desberdinen erakusketa eta salmenta egongo da: fruituak, barazkiak, ardi eta behi gazta, ogia, mermelada, kontserbak eta beste.
Topaketa honetan hamazortzi bat erakusleren presentzia egongo da, bizkaitarrak gehiengoa eta batzuk kanpokoak.
Eguna: irailak 27
Lekua: Foruen Enparantza
Ordua: 10:00etatik 15:00etara
Jarduerak:
* Otxaren-zozketa: produktu ekologikoen erosketarekin tiket bat emango zaie erosleei, eta honek aukera emango die produktu ekologikoz beteriko 3 otxaren zozketan parte hartzeko.
* Bai umeak eta bai nagusiak tailer desberdinetan parte hartzeko aukera izango dute:
* Landaketa tailerra
* Txokolatezko bolatxoak
* Pastuko okela ekologikoaren dastaketa
Gainera bisitariak produktu ekologikoak eskaintzen dituzten ezaugarrien eta bermeen gainean baita ere bere egiaztapenean egiten diren kontrolen gainean informatu ahal izango da. Horretara zuzendutako espazioa egongo da non bisitariak beharrezko informazio guztia lortu ahal izango du. Nekazaritza ekologikoaren inguruko topaketa hauek, ekologikoan inskribatzen diren ekoizle eta eragileak gero eta gehiago diren momento batean ospatzen dira, eta kontsumitzaileak gero eta kontzientziatuago dauden tokiko kontsumo arduratsu, osasungarri eta ingurumenarekin jasangarriagoa dena egiten.
