“Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK Fundazioak Bizkaiko berdintasunaren eta feminismoaren aldeko Zirgari sarien deialdia egiten dugu berriro. Bizkaiko gizartean erreferente bihurtu diren sarien hamaikagarren deialdia izango da aurtengoa. Sari hauek emakumeen eskubideak sustatzeko eta sexuen arteko berdintasunezko gizartea eraikitzeko lan egin duten hainbat eta hainbat emakume eta erakunderen lana saritu eta eskertu nahi dute.
Aurrerapenak lortu diren arren, oraindik lan eta bide asko dago egiteko. Baina uste dugu bidezkoa dela beren ekarpenagatik, ahaleginagatik eta borrokagatik nabarmentzen direnak aitortzea.
Sariak, iristen zaizkigun hautagaitzak baloratzen dituen eta aurkeztera gonbidatzen zaituztegun epaimahai baten emaitza dira. Hasiera-hasieratik, aintzatespena merezi dutela uste duten pertsonak edo erakundeak aintzatetsi nahi dituztenek aurkezten dituzte hautagaitzak. Edonork aurkez dezake hautagaitza webgunean (beheko estekan) dauden inprimakiak betez.
Animatu nahi zaitut, nahi zaituztet, pertsonalki, hautagaitzak aurkeztera. Erabat ziur nago zuen inguruneetan emakume, erakunde eta proiektu bikainak daudela, eta horiek baloratu egin daitezkeela eta baloratu egin behar direla.
Sari-banaketa ekitaldi maitagarria eta oso polita da, eta sarituak direnak Bizkaiko zirgarien parte izatera pasatzen dira.
Halaber, deialdia ahalik eta gehien zabaltzeko eskatu nahi dizut. Bizkaiko txoko guztietara iritsi nahi dugu.
Gogorarazi nahi dizuet hiru sari direla, hiru kategoria desberdinetan:
Kategoriak:
- “Ohorezko Zirgari Saria 2026”. Pertsona fisiko batek edo gehiagok emakumeen eskubideen alde eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde eginiko ibilbidea saritzeko.
- “Berdintasunaren aldeko proiektuaren saria. Zirgari Saria 2026”. Irabazi-asmorik gabeko elkarte eta/edo erakundeek emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egindako proiektu bati edo batzuei.
- “Berdintasunaren aldeko erakundearen saria. Zirgari Saria 2026”. Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egindako lanagatik nabarmendu diren irabazi-asmorik gabeko elkarte eta/edo erakunde bati edo batzuei.
Hautagaitzak web orrian dauden inprimaki ofizialetan aurkeztu behar dira.: https://www.bizkaia.eus/eu/gaia-xehetasuna/-/edukia/dt/10333
Hautagaitzak aurkezteko modua:
- Posta elektronikoz (berdintasuna@bizkaia.eus ),
- Berdintasunerako Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (Mazarredo zumarkalea 63,3. 48009 Bilbo)
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.
Hautagaitzak aurkezteko epea
Hautagaitzak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 23an amaituko da
Webgunean eskuragarri dagoen Foru Aginduan sarien zenbatekoa, balorazio-irizpideak eta deialdiaren gainerako xehetasunak kontsulta ditzakezu. Ekimen honek Bizkaian emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lan egiten duten hainbeste pertsona eta erakunde aintzatesteko aukera emango digula espero dugu.”
