VI. EUSKADIKO AZPI GORRI TXAPELKETA

VI. EUSKADIKO AZPI GORRI TXAPELKETA

Data: 2023ko Maiatzak 21

Lekua: MAÑARIA

Antolatzailea: EAFE

Laguntzaileak: Mañariako Udala, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskal Abereak eta Harakai Urkaiko.

 

EAFE – Iragarki Kartela
MAÑARIA 2023ko Udalaren Kartel Iragarlea
Animali parte hartzaileen liburuxka


PREMIADOS

Deskribapena: Datorren Maiatzaren 21an, Mañariako udalerrian Azpi Gorri ahuntz-arrazaren VI. Euskadiko Txapelketa Morfologikoa  ospatuko da.

Ekitaldi honen antolaketa EAFE Euskadiko Azpi Gorri Federakuntzaren kontu izango da.

Edizio honetan 152 animalik hartuko dute parte, 16 abeltzaini dagozkienak. Horietatik 3 Arabarrak, 5 Gipuzkoarrak eta 8 Bizkaitarrak.

Txapelketa eta jende aurreko erakusketa 10:00tan hasiko da. Aurten, berritasun gisa, abeltzain bakoitzak 3 ale aukeratu beharko ditu, eta horiek pasabidera eramango dira epaileek epai ditzaten, sailaren arabera:

  • 1 SAILA = 2 urtetik gorako Akerrak.
  • 2. SAILA = 1 eta 2 urte arteko Aker gazteak.
  • 3. SAILA = 2 urtetik gorako Ahuntzak.
  • 4. SAILA  = 1 eta 2 urte arteko Antxume gazteak.

Lehiaketan arrazaren ezaugarri morfologikoak baloratuko dira. Horrela, 11:00etatik 12:00etara 1. eta 2. sailetako animaliak baloratuko dira, eta 12:00etatik 13:00etara 3. eta 4. sailetakoak.

Azkenik, sari banaketa 13: 30etan izango da aipamen berezi batekin eta EAFEren ustiategi onenaren saria.

Honez gain, 12:00tatik aurrera, Azpi gorri antxumearen dastatzea egongo da.

Ea eguraldiak laguntzen digun eta txapelketa zein erakusketaz gozatzeko aukera dugun, halaber, azokaren barnean dauden beste ekitaldiez ere, adibidez, artisau, elikadura eta Landare Azoka, eta abar….