Andoni Aizpuru kazetaria 2017ko Bizkaiko sagardoaren enbaxadorea aukeratu dute.
Datorren asteazkenean, urtarrilak 18, Amorebieta-Etxanoko Uxarte Sagardotegian Bizkaiko sagardo berria dastatzeko aukera izango dugu. Urtero-urtero bezala aurten ere Bizkaiko Sagardogile Elkartea osatzen duten produktore eta elaboratzaileek 2017ko sagardoa aurkeztuko dute.
Aurtengo enbaxadorea oso aurpegi ezaguna dugu, hainbat urte darama ETB1n lanean. Andoni Aizpuru kazetaria eta aurkezlearen lepoan erori da aurten Bizkaiko sagardoaren zigilua zabaltzearen ardura.
Dudarik gabe aurten Txotx-a ere jai egun aparta izango da denontzako eta horrela biziko dugu denon artean. Gainera Donostian aste honetan aurkeztutako Euskal Sagardo jatorri deitura berriaren irudia ere bertan izango dugu, zigilu berria, %100 bertako sagarrekin egindakoa, ezagutzera emateko.
Prest aurtengo Bizkaiko Txotxara hurbiltzeko?
Gonbidatuta zaudete.
Hitz ordua asteazkenak 18, 11:30etan Amorebieta-Etxanoko Uxarte Sagardotegian.
Informazio gehiago. Sandra Atutxa 649528889