Egungo eremu nahasian, nahitaezkoa da Bizkaiko nekazaritzako elikagaien sektorean ekiteko urratsa ematen duten, hots, ekintzailetzaren alde jokatu duten pertsonak agerian jartzea. Gaztenek programan sartu berriak zabaltzeko kanpainak emaitzak lortu ditu eta, ondorioz, gazte horiek Bizkaiko nekazaritzako elikagaien sektorearen etorkizunaren alde egin duten apustua eta LORRAn bildutakook haiei laguntzeko egin dugun zeregina zabaltzen ari dira hedabide asko egunotan. Helburua da gizartea ekintza horiek gure landa-bizimoduari dakarzkioten eragin onarekiko sentikor bihurtzea, ekintzok belaunaldi txandaketa ahalbidetzen dutelako eta eskaintza dibertsifikatzen eta sektorean aukera berriak zabaltzen dituzten produktu eta merkatu berrien alde egiten dutelako.
Estrategia Empresarial egunkariak, erreportaje batean, ekintzailetzari laguntzeko, hots, proiektu berriak gauza daitezen, egiten dugun egitekoa nabarmendu du. Pandemiaren eraginez proiektu gutxiago badago ere, hamahiru pertsonak urte honetan zehar Bizkaian negozioak kokatzeko duten asmoaren garrantzia azpimarratu da.
Euskadi Irratiko Landaberri irratsaioak, bestetik, berri hori izan zuen hizpide, LORRAko arduradunei egindako elkarrizketa baten eskutik, eta gure egitekoaz eta ekintzaileen profilaz mintzatu zen.
SPRI Taldeak, halaber, Bizkaiko nekazaritzako elikagaien sektorearen ekintzailetzaren berri eman zuen, eta gure lurraldeko nekazaritzako elikagaien esparruan negozio berriak garatzen laguntzeko dugun zerbitzu eraginkorra aipatu zuen.
Onda Cero Bilbaoko Más de Uno Bizkaia irratsaioan bizkaitar gazteek Bizkaiko nekazaritzako elikagaien sektorean ekiteko ekimen hori goraipatu zen.
Gananzia eta Mundo empresarial aldizkariek ere hartu gintuzten kontuan ekonomikari buruzko beren edukien artean, eta Crónica vasca hedabideak Bizkaigane proiektua eta belaunaldi txandaketa falta –Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektoreko urriena– izan zituen hizpide.
Halaber, Radio Bilbao irratia, El Correo egunkaria eta Radio Euskadi irratia ere gutaz arituko dira laster, ekintzailetza-esperientzia batzuez mintzatuko baitira, gizarteari jakinarazteko ekintzaile berriak badaudela eta ekiteko abenturak esan nahi duena.
Eskerrik asko, hedabide guztiei horren harrera ona eman izanagatik eta ekintzaileei, horrenbeste konprometitu izanagatik.