Euskadiko Terreña Arrazako XII. Lehiaketa
Lehiaketa-Enkantearen data: 2018ko abenduak 15
Lekua: Orozko
Antolatzaileak: Orozkoko Udala, ETEFE
Sustatzaileak: BITEL, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia.
Deskribapena: 2018ko Abenduaren 15ean, Orozkoko udalerrian Euskadiko Terreña arrazako XII. Lehiaketa ospatu zen. Edizio honetan, 74 animaliak parte hartuko dute, 13 abeltzaini dagozkionak. Horietako 4 Gipuzkoakoak dira, 3 Arabakoak eta 6 Bizkaikoak.
Larunbatean, abenduak 15, arren eta emeen atal desberdinen lehiaketa, halaber, zezen eta behi irabazleak, intseminazio-emaitzarik onena eta ganadutegirik onena aukeratu ziren.
Urte honetan berritasun bezala, Gangureneko Sustapen Zentroan testatutako Terreña arrazako Zekorren I.Enkantea ospatuko da. Ustiapen desberdinetako 9 animalia dira.
Era berean, beste ekitaldi batzuetaz gozatzeko aukera egon da, etor zaitez egiaztatzera…
EGITARAUA:
Larunbata, Abenduak 15.
10:30etan Nekazal-Abeltzaintza azokaren hasiera..
10:30etan Terreña arrazako Lehiaketaren hasiera..
12:00etan Terreña arrazako Hanburgesa eta Saltxitxa dastapena.
12:30etan Idiskoen Enkantea. Gangureneko Sustapen Zentrokoak.
13:00etan Sarien Banaketa.