LABORAL KUTXA-LORRA NEKAZARITZA USTIAPENEN BIGARREN LEHIAKETA ETA XXX. URTEMUGAREN OSPAKIZUNA.
LABORAL KUTXA es una entidad financiera vinculada con el Primer Sector en general y en particular con el proyecto asociativo integrado en LORRA en la que participa como socio colaborador y mantiene un convenio financiero desde hace más de seis años.
Pasadan abenduaren 14an LORRAk eta LABORAL KUTXA haren bazkide kolaboratzaileak antolatutako bigarren txapelketaren sariak banatu zituzten Bilboko Carlton Hotelean, bi erakunde horiei lotutako nekazaritza- eta abeltzaintza- ustiapen onenak aitortzeko eta saritzeko xedez. Lehenengo urte honetan 38 eskaera jaso dira lehiaketara irten diren hiru atalen artean: nekazaritzako ustiapenak, abeltzaintzako ustiapenak, eta, aurtengo nobedade moduan, “EKINAREN EKINEZ” (A base de esfuerzo) saria, nekazaritzan edo abeltzaintzan diharduen emakume baten lanbide-ibilbidea aitortzeko.
Idoia Jauregi EITBko langileak aurkeztu zuen ekitaldia. Bertara 160 lagun bildu ziren, beste batzuen artean Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren agintari ordezkariak, ustiapen izendatuak, LORRAko elkarte eta kooperatiba bazkideen ordezkariak, LORRAko eta elkarteetako eta kooperatibetako langileak eta Bizkaiko lehen sektoreari lotutako enpresetako, nekazaritza-erakundeetako eta administrazioko langileak.
Aurkezleak hitza eman zion bi erakunde antolatzaileetako baten (LABORAL KUTXA/LORRA) ordezkariari, hain zuzen LORRAko lehendakaria den Jon Lekerika jaunari. Haren esanetan, bileraren xedea hiru atalen artean izendatutako 12 ustiapenak ez ezik, bidean geratu ziren beste guztiak ere aitortzea zen. Halaber, lehiaketak izandako harrera ona eskertu zuen, datozen urteetan errepikatuko denaren itxaropenarekin, eta, bidez batez, aurkeztu ziren ustiapenei ere eskerrak eman zizkien, hots, “ hautetsi gabekoei eta izendatuei, gaurko 7 irabazleoi eta irabaziko ez duzuenoi… LORRAtik lehiaketa hau gure bazkide kolaboratzaileari, LABORAL Kutxari, proposatu nahi izan genionean (hasiera-hasieratik onartu zuen, jakinda zer-nolako saltsatan sartzen ari ginen) gure xedea nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiapen egonkortuak aitortzeko ekitaldi bat egitea zelako, gure lurraldeko nekazaritza-ekonomiaren pisu izugarria beren gain hartzen dutelako… Ikusten baikenuen azken lehiaketa ezagunetan bazter utzi direla eta beste xede batzuei eman zaiela lehentasuna, esaterako kide berriei, zirkuitu laburrei, nekazaritzako eta abeltzaintzako azokei… Dena dela, esan behar da horiek guztiak oso laudagarriak eta errespetutsuak direla eta Lehen Sektoreari balio gehigarria ematen diotela…”
Honela amaitu zuen esanaz: “Ez diot nire aurkezpenari amaiera eman nahi gogorarazi gabe LORRAn XXX. URTEMUGA bete dugula 2016 honetan, azaroan… eta 30 urte daramatzagula Bizkaiko ustiapenei zerbitzuak ematen; horregatik, amaitzeko, gure aitorpena luzatu nahiko nieke langileei, elkarte eta kooperatiba bazkideei, administrazioari berari eta haren langileei, eta gurekin nolabaiteko harreman komertziala edo parte-hartzailea duten enpresei ere…zuek gabe ez genukeelako honelakorik lortuko…”
Ekitaldiak aurrera egin zuen izendatutako ustiapen bakoitzaren argazki-karruselarekin eta bakoitzaren datu tekniko eta produktibo garrantzitsuenen aipamenarekin.
Hori horrela, atal bakoitzeko bi finalistak ezagutzera eman ziren: Arratzuko ASIER MADARIAGA eta Gatikako ITZIAR ETXEBARRIA ustiapenak nekazaritzako atalean eta Izurtzako CB MAÑONDO eta ITURBE ANAIAK ABELTZAINTZA SC. abeltzaintzako atalean. Lehiaketaren irabazleak, berriz, honako hauek izan ziren: Karrantzako CB HERNAIZ esnetarako behi-hazienda abeltzaintzako atalean eta Markinako BARRENETXE S.C. negutegi azpiko baratze-ustiapena nekazaritzako atalean.
Aurtengo nobedadea atalean, “EKINAREN EKINEZ” aitorpenarekin Gatikako Etxe-Alai baserriko MOREN ARDEO abeltzainak saria jaso zuen esnetarako behi-aziendan izandako lanbide-ibilbidearengatik.
Eta ekitaldiari amaiera emateko, familia-argazki bat atera zen bertaratu ziren agintariekin, erakunde antolatzaileen ordezkariekin eta egun horretan omendutako ustiapenen ordezkariekin; izan ere, zazpi sari banatu badira ere, ekitaldian Bizkaiko nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiapenetako titularrak omendu nahi izan ditugu, ustiapen horietan ordezkatuta zeudenak…eta, amaitzeko, nola ez, lunch bat eskaini zen gure lehen sektoreari eta XXX. urtemugari topa egiteko.
¡¡¡ Zorionak guztioi !!!