Lorra S.Coop-ek antolatutako jardunaldiak oihartzun handia izan du
LORRAk, Bilbon, Euskal Kazetarien Elkartea – Kazetarien Euskal Elkargoarekin eta Laboral Kutxarekin elkarlanean, antolatu duen jardunaldiak oihartzun handia izan du gizartean. Topagune horretara bertaratutako hedabideei eta horren berri eman zutenei esker izan da posible arrakasta. Izan ere, 15 hedabidek baino gehiagok argitaratu edo jakinarazi dute edukiren bat jardunaldiari buruz. Halaber, Interneten informazio orokorra eman ohi duten 40tik gora atarietan ere agertu da. Lehen Sektorearen egoeraren eta eskarien berria jaso dute guztiek, Bizkaiko nekazaritza eta horren benetako dimentsioa Lurralde guztiari jakinarazteko beharra ezagutarazteko.
Euskadi Irratiko Lur Bizia irratsaioan Lorrako kudeatzaile Martin Uriarteri egin zaion elkarrizketan, jardunaldian jorratutako gai-mutzoak izan dira entzungai, eta kazetariei nekazaritzaren egoera jakinarazteak duen garrantzia aipatu da –kazetariak baitira gaiak zabaltzen dituzten agenteak–, gizarteari ezagutaraz diezaioten, eta sektorean hobekuntzak gerta daitezen. “Sektorea ezagutarazi beharra dago”, adierazi du Martinek.
Deia egunkariak azpimarratu duenez, Euskadiko lehen sektoreak gizartearen aintzatespena handiagoa izan dadin eskatzen du. Halaber, ideia hau agertu du: “bertoko ingurunearekin loturiko jarduera ekonomikoa izan nahi du, gainerakoek errespetatua eta ingurune eta biodibertsitatearekin errespetutsua”.
El Correo egunkariak sektorearen aurrerapena izan du hizpide, baita mundu hiritarrak huraren berri jakin ez izana ere. Sektore modernoa eta indartsua dela adierazi du, eta horretan ustiategi automatizatu ugari dagoela. Era berean, jardunaldiko txostengileen iritzi nagusiak azpimarratu dira.
Telebilbao telebista-katean jardunaldiaren garrantziaren berri eman da, eta Bizkaiko lurraldean nekazaritzak presentzia handia duela eta sektorearen eten digitala gainditu beharra dagoela adierazi da, besteak beste.
Onda Vasca irratiko Euskadi Hoy irratsaioan, azken 30 urteotan Euskadiko nezakaritza eta abeltzaintzako ustiategiak Europako ustiategi aurreratuenen parean jarri direla azaldu da. Halaber, azpimarratu egin da Euskadiko nekazaritzan enplegu duinak sor daitezkeela gazteei buruan sartzeko premia dagoela, belaunaldien arteko txandaketa sustatzearren.
Ildo beretik, erreportajeak edo albisteak egon dira EITBko Sustraia programan, RNE, COPE eta Radio Nervión irratietako albistegietan eta Aikor aldizkarian besteak beste.
Mezu guztietan, baserrietan egiten den jardueraren balioa azpimarratu egin da, eta etorkizunari begira sektoreko profesionalen beharrak eta kezkak adierazi beharra dagoela nabarmendu da.