Bizkaiko Foru Aldundiak adierazi du dagoeneko martxan dagoela Mungiako azoka-zentroa, abereak garraiatzeko ibilgailuak desinfektatzeko.
Hasiera batean, Zentroak ordutegi hau izango du:
- Astelehen eta asteazkenetan: 8: 00etatik 14:00etara.
- Ostegun eta ostiraletan: 16:00etatik 18:00etara
Zentro berak desinfekzio-ziurtagiria emango du.
Hautematen ditugun beharren arabera, egunak eta ordutegiak egokituko ditugu, behar izanez gero.
Garrantzizkoa:
- Zerbitzua antolatzeko eta aglomeraziorik ez sortzeko, aldez aurretik, beti harremanetan jarri behar da 647 49 37 63 telefono-zenbakiarekin.
- Desinfektatu beharreko ibilgailua garbi eraman behar da, simaurrik eta zaborrik gabe
Honekin batera, animalien eta ibilgailuen desintsektazio erantzukizunpeko adierazpenaren ereduak doazkizue, baita desintsektazioa zerrenda ere.
Deskargatu eta betetu beharreko dokumentuak:
- 2025eko animalien desintsektazioko erantzukizunpeko adierazpena
- 2025 kamioiko desintsektazioko adierazpena
- Produktu desintsektatzaileen zerrenda
Kontuz hiltegira doazen animalientzako ezabatze-aldiarekin. Produktua erosi aurretik, hiltegira doazen animalientzako egiaztatu ezabatze-aldia.
Albisteen Historikoa:
- 2025-07-04 = 2025eko Mingain Urdinaren Lehen Fokuaren Deklarazioa.
- 2025-07-23 = LA S3 y S4-S8 Txertaketa.
- 2025-08-26 = Detektatu da Mingain urdina 3. serotipoaren lehen kasua.
- 2025-10-06 = Dermatosi Nodular Kutsakorra
- 2025-10-06 = Dermatosi Nodular kutsakorraren egoera Epidemiologikoa Eguneratuta Espainian (2025/10/06).
- 2025-10-08 = Dermatosi Nodular kutsakorraren egoera Epidemiologikoa Eguneratuta Espainian (2025/10/08).