Lorra Abeltzaintzako ustiategietara egindako BISITA ZOOSANITARIOEN berri eman du.

Apirilaren 22ko 346/2025 Errege Dekretuaren arabera, zeinaren bidez animalien osasunari buruzko Europar Batasuneko araudia garatzeko oinarriak ezartzen baitira, ustiategiaren titularraren zaintza-betebeharrei dagokienez eta Bizkaiko Foru Aldundiaren azaroaren 13ko 104/2025 Foru Dekretuaren babesean.
Abeltzaintza-ustiategietara bisita zoosanitarioak egitea aurreikusten da. Bisita horien helburua abeltzaintza-aziendaren osasun-estatusa hobetzea da, hainbat neurriren bidez, hala nola animalien gaixotasunen aurkako prebentzioa eta borroka (BVD, paratuberkulosia, etab.), biosegurtasun-arauak, animalien ongizatea, sendagaien erabilera zuhurra… ect, ustiategiaren titularraren zaintza-betebeharren eta osasun-programaren jarraipenaren esparruan.
Hala ere, ustiategi guztiek ez dituzte nahitaez egin behar, behi-, ardi-, ahuntz- eta zaldi-espezieentzat, honako hauetatik aurrera izango dira nahitaezkoak:
- Esnetarako behiak: 20 animalia edo gehiago.
- Haragitarako behiak: 20 animalia edo gehiago.
- Gizentzeko behiak: 50 animalia edo gehiago
- Ardiak eta ahuntzak: 50 ugaltzaile edo gehiago.
- Zaldiak: 10 animalia edo gehiago.
Laster albaitari bat jarriko da zurekin harremanetan, lan hori zertan datzan azaltzeko eta ustiategiko albaitari izendatzeko dokumentua sinatzeko.
Albisteen Historikoa:
- 2025-07-04 = 2025eko Mingain Urdinaren Lehen Fokuaren Deklarazioa.
- 2025-07-23 = LA S3 y S4-S8 Txertaketa.
- 2025-08-26 = Detektatu da Mingain urdina 3. serotipoaren lehen kasua.
- 2025-10-06 = Dermatosi Nodular Kutsakorra
- 2025-10-06 = Dermatosi Nodular kutsakorraren egoera Epidemiologikoa Eguneratuta Espainian (2025/10/06).
- 2025-10-08 = Dermatosi Nodular kutsakorraren egoera Epidemiologikoa Eguneratuta Espainian (2025/10/08).
- 2025-10-27 = Dermatosi Nodular Kutsakorra desinfektatzeko eta Desintsektatzeko Euskadiko Arauen Aktualizazioa (2025/10/27).
- 2025-11-03 = Ganadua Garraiatzeko Desinfekzio-Zentroen Funtzionamendua. Dermatosi Nodular Kutsakorra Euskadin (03/11/2025).