
Katalunian gaixotasunaren hedapena kontrolatu ahal izan dute (ez da agerraldirik izan urriaren 16tik). Berriz, Frantzian agerraldiak agertzen jarraitu dute. Azkenak LUBY-BELMONTen eta ARIÈGEn notifikatu dituzte abenduaren bigarren erdian. Egoera ikusita, Frantziako Gobernuak nahitaezko txertaketa ezarri du herrialdeko hegoaldeko 10 departamenduetan.
Mugaren alde honetan prebentziozko txertaketa-eremua zabaltzea proposatu da, orain arte Kataluniara eta Aragoiko eskualde batzuetara mugatuta egon dena. Frantziarekin muga egiten duten eremu guztietan txertatuko da.
EAEri dagokionez, Dermatosi Nodular Kutsakorraren (DNC) aurkako txertaketa prebentiboko kanpaina bat hasiko da Gipuzkoan. Hiru Foru Aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren asmoa txertoa EAE osoan jartzea bazen ere, MAPAk mugatu egin du EAEko erakundeek proposatutako txertaketa-eremua, eta, oraingoz, Gipuzkoan bakarrik jarri ahal izango da txertoa. Gaixotasunaren bilakaeraren arabera, etorkizunean zabaldu ahal izango da txertaketa-eremu hori.
Gaixotasunari buruzko informazioa bertsio eguneratu batean, ELIKAk egindako triptikoan eta txertaketa-eremua Pirinioen hegoaldera zabaltzeari buruz MAPAk egindako azalpen-ohar batean bidaltzeko ere aprobetxatzen dugu..
OHARRA—zabaltzea-zona-txertaketa-dnc–2026-01-02-
TRIPTIKOA_Dermatosi nodular kutsakorra_VF_21102025
Galderak eta erantzunak 2026-01-05

Albisteen Historikoa:
- 2025-07-04 = 2025eko Mingain Urdinaren Lehen Fokuaren Deklarazioa.
- 2025-07-23 = LA S3 y S4-S8 Txertaketa.
- 2025-08-26 = Detektatu da Mingain urdina 3. serotipoaren lehen kasua.
- 2025-10-06 = Dermatosi Nodular Kutsakorra
- 2025-10-06 = Dermatosi Nodular kutsakorraren egoera Epidemiologikoa Eguneratuta Espainian (2025/10/06).
- 2025-10-08 = Dermatosi Nodular kutsakorraren egoera Epidemiologikoa Eguneratuta Espainian (2025/10/08).
- 2025-10-27 = Dermatosi Nodular Kutsakorra desinfektatzeko eta Desintsektatzeko Euskadiko Arauen Aktualizazioa (2025/10/27).
- 2025-12-12 = BISITA ZOOSANITARIOEN berri eman.
- 2025-12-15 = Ganadua garraiatzeko Desinfekzio-Zentroak Eguneratuta. Dermatosi Nodular Kutsakorra Euskadin. (2025/12/15).
- 2025-12-26 = Dermatosi Nodular Kutsakorraren Eguneraketa. (2025/12/26).