Abelburuen online enkanteak egiteko gure plataformak oihartzun handia du hedabideetan. Ekimen hori abiarazi zenetik ia urtebete igaro ostean, joera arrakastatsu batekin bat egin du horrek, aurrez aurreko enkanteak egitea ezinezkoa baita. Gure sektorean ere geure buruak berrasmatu beharra dago, hots, gure produktuak eta zerbitzuak ezagutarazi eta saltzeko aukerak eskaintzen dituzten egungo garaietara egokitu.
Izan ere, ideia hori hainbat hedabidek nabarmendu dute, hala nola Nius Diario egunkariak: horretan, abeltzaintzaren sektoreak eskaintza birtualen alde egindako apustuaz mintzatu da, osasun-krisialdian sektorea dinamizatzeko motor gisa. Europa Press agentziak Portaltic atalean zabaldu du informazioa, eta gure ekimenak teknologia-mailan eta lehen sektorean aitzindari gisa duen garrantzia agerian utzi du.
Euskadi Irratiko LurBizia irratsaioan, Koldo Bilbaori egindako elkarrizketa baten eskutik, plataforma horrek abeltzaintzaren sektoreari dakarkion berritasuna eta haren funtzionamendua izan dira hizpide. Halaber, abelburuen salerosketa birtualerako modu berri horren beharra nabarmendu da, baita irismen handiagoa lortu duela ere, Espainiako lurralde osoko abeltzainengana iritsi baita.
Tecnonews hedabidean, era berean, modu hura lehen sektorearen eraldaketa digitalerako urrats garrantzitsua dela aipatu da, sektorea teknologia berrien ezarpenari dagokionez batezbestekoaren oso azpitik baitago.
Sektoreko Agroinformación, Agronews eta Agronegocios hedabideek ekimena txalotu dute, sektorearentzat oso positibotzat jota. Cooperativas agroalimentarias aldizkariaren web-orrian, halaber, nabarmendu dute, besteak beste, plataformak salmenten irismen geografikoa handitu egin duela.
Eskerrik asko hedabide guztiei ekimena zabaldu izanagatik. Ekimena zenbat eta jende gehiagok ezagutu, orduan eta bisitari birtual eta eroslegai gehiago izango baititugu.