
Gaur argitaratu da Dermatosi Nodular Kutsakorraren aurkako prebentzio-neurriak biltzen dituen agindu berria. Laburpena:
- Azoka, lehiaketa, animaliekin egindako ekitaldi, herri kirol… guztiak bertan behera geratuko dira EAE osoan. Salbuespen gisa, Foru Aldundiak sentikorrak ez diren espezieekin egindako ekitaldiak baimendu ahal izango ditu, betiere desinfektatzeko eta intsektuak hiltzeko plan balioztatu batekin.
- Animalien mugimenduak intsekturik gabeko ibilgailuetan egin beharko dira, eta animalien intsektuak hiltzeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da.
- EAEtik kanpoko animaliak dituzten ustiategi guztiak ibilgetu egingo dira eta jarraipena egingo zaie 21 egunez. Animaliak arrisku-eremuetatik badatoz (Frantzia…), ibilgetze eta jarraipen hori 28 egunera luzatuko da, eta ekarritako animaliei bi PCR egin beharko zaizkie, bat iritsi eta 24 orduetan eta bigarrena jarraipenaren amaieran.
- Zaldi-aziendaren TMEaren baliozkotasuna aldi baterako eteten da.
Agindua 26ko otsailaren 26rarte egongo da indarrean
DEMARMATOSI NODULAR KUTSAKORRAREN EGUNERAKETA
Albisteen Historikoa:
- 2025-07-04 = 2025eko Mingain Urdinaren Lehen Fokuaren Deklarazioa.
- 2025-07-23 = LA S3 y S4-S8 Txertaketa.
- 2025-08-26 = Detektatu da Mingain urdina 3. serotipoaren lehen kasua.
- 2025-10-06 = Dermatosi Nodular Kutsakorra
- 2025-10-06 = Dermatosi Nodular kutsakorraren egoera Epidemiologikoa Eguneratuta Espainian (2025/10/06).
- 2025-10-08 = Dermatosi Nodular kutsakorraren egoera Epidemiologikoa Eguneratuta Espainian (2025/10/08).
- 2025-10-27 = Dermatosi Nodular Kutsakorra desinfektatzeko eta Desintsektatzeko Euskadiko Arauen Aktualizazioa (2025/10/27).
- 2025-12-12 = BISITA ZOOSANITARIOEN berri eman.
- 2025-12-15 = Ganadua garraiatzeko Desinfekzio-Zentroak Eguneratuta. Dermatosi Nodular Kutsakorra Euskadin. (2025/12/15).