Proiektu batean parte hartzen ari gara esnegintzako famili abeltegiak jasangarriago izan daitezen .
Kantabria, Katalunia, Euskadi eta Nafarroako 25 erakundek osaturiko partzuergo baten partaide gara, lurralde horietan abeltzaintza familiar eta kooperatiboa aldatzeko helburuz.
Euskadi, Nafarroa, Kantabria eta Kataluniako esnegintzako famili abeltegien jasangarritasuna hobetu nahi duen proiektuaren partaideetako bat gara LORRA S. Coop kooperatibakook. Kaiku Berdea, Llet Nostra Més eta AGC Agrocantabria Sostenible erakundeak dira ekimen horren buru. Autonomia-erkidego haietako esnegintzako ekoizpen-katearen 25 erakunde –kooperatibak, kudeaketa-zentroak, teknologi zentroak eta industri zentroak– daude partzuergoaren barruan.
Sektorearen jasangarritasuna aldatzea du xede proiektuak –Europako Batzordearen 2030 Agendan ezarritako helburuekin bat etortzeko–, baita eraldaketa digitala eta produktiboa lortzea ere. Hori guztia lortzeko, aurreikuspenen arabera, 100 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo da 2026. urtera arte.
Gure partaidetza, gainerako kudeaketa-zentroena bezala, sektorearen ezagutzan eta abeltzainekiko gertutasunean kokatzen da; izan ere, 30 urte baino gehiago daramagu abeltzainei aholku eta laguntza ematen, egoki bilaka daitezen. Urtez urte lortutako konfiantzari esker, buru-belarri arituko gara ekimen horretan, ahalik eta emaitza gehien lortzeko. Halaber, horrelako ekimenetan eskuratu dugun esperientzia eta badugun informazio tekniko eta ekonomikoa eman ditzakegu, ondo baino hobeto ezagutzen baititugu gure erkidegoan esnearen % 90 ekoizten duten ustiategiak.
Uste osoa dugu proiektu horiesnegintzarakoez ezik–ekoizpeneko balio-katean parte hartzen baitu–, gure xede nagusi diren abeltzainentzat ere oso onuragarria izango dela, hobekuntza nabariak ekarriko baitizkie.
Reducción del 60% de emisiones
2027an ingurumenean lortu nahi diren emaitzak, esnearen ekoizpen- eta logistika-prozesuei loturiko isurien % 60ko murrizketan kuantifikatzen dira, Net Zero 2050 konpromisoarekin bat etortzeko. Uraren kontsumoa % 45 murriztea, ekonomia zirkularra bultzatzea eta sortutako hondakinak erdira baino gehiagora murriztea espero da.
Era berean, digitalizazioa sustatuko da, eta, horretarako, azpiegitura teknologiko berriak eraikiko dira eta adimen digitaleko aplikazioak abiaraziko, eta ekintza horiek eragin ona izango dute egituren ekoizpenean eta errentagarritasunean. Gainera, lehiakortauna eta belaunaldien arteko txandaketa bultzatuko dira, biztanleriaren migrazioak asko eragiten baitio sektoreari.
Oro har, hedatzen ari diren neurri horiek guztiek eragin ona izango dute ustiategi horien ingurumena, ekonomia eta alde sozialak hobetzeko, izan ere; abeltegiek neurri zehatzak ezarriko dituzte, teknologia- eta kudeaketa-zentroen aholkularitzarekin. 603 ustiategi familiar eta kooperatibo dira; urtean 337 milioi litro esne baino gehiago ekoizten dituzte eta nahitaezkoak dira landa-ingurunerako eta kontsumitzaileari kalitatezko esnea eta esnekiak hornitzeko.
Horren harira, familia-ustiategi horien jardueraren beraren eta ingurumenean dituzten ondorio positiboen garrantzia nabarmendu du proiektuak, biodibertsitatea zaintzen baitute, paisaiaren orekari eusten baitiote eta ekonomia zirkularraren zikloan parte hartzen baitute. Azpimarratzekoa da, halaber, landa-inguruneak biziberritzeko eragile direla.
Bizkaian aurkeztu da
Karrantzako El Molino abeltzaintza-ustiategian aurkeztu da ekimena, eta aurkezteko ekitaldian pertsona hauek izan dira: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapia, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari Itziar Gómez López, Generalitateko Acció Climàtica, Alimentació i Agenda Rural kontseilari Teresa Jordà i Roura eta Kantabriako Gobernuko Landa Garapen, Abeltzaintza, Arrantza, Elikaigintza eta Ingurumen kontseilari Guillermo Blanco.
Halaber, erakunde hauek dira ekimenaren partaide:
Kaiku, Llet Nostra eta AGC Agrocantabria abeltzaintza-kooperatibak.
Lorra, Abere, Abelur eta Lur Gintza –Lursail osartzen dutenak– kudeketa-zentroak eta CIFA ikerketa-zentroa.
Neiker, AZTI, INTIA eta IRTA teknologi zentroak.
Kaiku Corporación Alimentaria, Iparlat, Llet Nostra eta Làctics Masachs esnegintzako enpresak.
Azken finean, konpromisoa eta ahalegina eman nahi ditu proiektuak, etorkizun hobea lortzen laguntzeko; horretarako, abeltzain ekoizleak, industria eta gizartea elkarlanean aritzera bultzatzen ditu, esnegintza bezalako funtsezko sektore baten jarduera garatzeko, beti ingurumena errespetatzen eta ingurumenaren jasangarritasuna hobetzen.